XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Euskaraz udako unibertsitatea eta folklorekeriakGauza guztietan bezala, Franco-ren ondoko ameskeriak ahitu dira Udako Euskal Unibertsitateari dagokionez.
Eta, alderdi batetik bederen, irabazi egin dugu: errazkerien eta gezurren haroa pasea da.
Kopuruz UEU-a gelditu bezala da: aurten hirurehun bat ikasle besterik ez dugu ikusi Iruñean.
Aurten, berriz, Euskaltzaindiaren maila lortzeko ikastaldiak kendurik, 250 edo 300 ikasle galdu ditu UEU-ak.
Kopurua, beraz, ez da beheititu.
Egin den lana, berriz, bai Biologian, bai Kimikan, bai Natur-Zientzietan, gorago joan da denen ustez.
Inoiz baino Testu gehiago aurkeztu da, bestalde: hogei bat liburu, eta oso ondo eginak.
Kalitatea gora doa.
Hizkuntz-arazoak, bestetik, gainditzen hasiak dira: teknika-hizkuntza borobilduz eta zehaztuz doa, urtetik urtera.
Gai guztiak ematen dira euskaraz Iruñean, eta normalki ematen.
Hau ez da sekula Euskal Herrian ezagutu; eta pausu garrantzitsua da, benetan.
Eta hori dela bide, gero eta desfase handiagoa dago euskaldun mundu honetatik, erdal mundu Abertzale delako horretara.
Hau bai gero eta garbiago dago euskaldun abertzaleak eta erdaldun regionalistak berezten dituen arroila.
Hots, mila bider esandakoa berretuz: 1. Euskararik gabe, Euskal Herririk ez.
2. Diglosia bere horretan dagoeno, euskararik ez.
Diglosiaren kontrako burruka horrek berezten ditu, horretara, abertzaleak eta aberchaleak.
Lehenengoek Euskal Herriaren gainean eraiki nahi dute Euskadi; bigarrenek, berriz,
Batez ere mezatatik irtetean, eliz-atarian
Linguistikaren alorrean Paleolitiko-tik irten denak badaki gaur diglosiaren kontrako burrukak bi izari dituela: 1. Hizkuntzaren beraren normalizazioa.
2. Gizartearen beraren normalizazioa.
1. Hizkuntzaren normalizazioa.
- Lehenengo helburua hau da: Euskara batua.
- Bigarren helburua: Euskara modernoa.
Alegia: Gaurko Euskal Herrian mintzabide egokia izateko tresna.
Biotan ari da jo-ta-ke UEU-a.
Eta Iruñean egiten den honek, diglosiaren kontrako branka eta eragilea den aldetik, denen txaloa eta Laguntza merezi luke.
Hots,
Ez baita txiripa, inundik ere,
Eta helburu anti-euskaldun horretan, hain zuzen, beste puntu bat irabazi dute, hein batez (kostata) Euskara Batua-ren gidaria den Euskaltzaindia zapuztu dute
Jarrai horrela.
2. Gizartearen normalizazioa.
- Lehenengo helburua: Euskara denentzat.
- Bigarren helburua: euskara beharrezkoa.
Hitz batez, eta berriro ere: Diglosia etsai nagusi.
UEU-aren barruan bederen, horretara, euskara beharrezko nahi dugu guk, JR Etxebarriak eta bestek ezan duten bezala.
Zientzi-mailari bai, bai eta bai: arlotekeriatik irten behar dugu; eta inor ez da areago saiatu alderdi horretatik UEU hauxe baino.
UEU-ak dozenaka prestatuak ditu liburuak.
Zer prestatu dute besteek? Zer prestatu dute erdaraz?
Hots, bapatean, eta berriro ere
Eta, bapatean, sekulako esijentziak agertzen dira gurekiko:
Eta gu ados gara: hain zuzen ere, zientzitasun-maila hori dela-ta, kezka hori duten gehienok isildu behar dute.
Baina ez dira isiltzen...
Eta bestetik, proposatzen zaigun binomio hori gezurra da; eta oso oroitzapen tristeak dakazkigu.
Lehen hau esaten zitzaigun (eta hau esaten dute
Eta gaur beste hau:
Ez dugu, ordea, hamu hau irentsiko; lehengoa irentsi ez genuen bezala.
Gu Ezkertar abertzaleak gara; eta, euskarari dagokionez, zientzitasuna behar dugu, baina euskaraz.
Ez dira gauza
Ez dira gauza karlismotik irteteko.
Regionalismoan, eskuindarkerian, erdaromanian, denean, karlistak dira gure
Eta UEU-ari buruz hartua duten jokabide kaskarrean ageri da berriro gauza bera.
Zinez esan daiteke, horretara,
Euskal Herriarentzat eman behar zuena emana duela; eta, traiziotik traiziora, gero eta urrutiago joango dela gure herriaren salmentan.
Eta gauzak honetaraz gero, irtenbide hau besterik ez zaigu gelditzen: bota zaigun eskuzorroa, bihotza mindurik bada ere, hartzea.
Txillardegi (Iruñe-tik).